Hamaiketakoa

Gerra zibileko aztarnak arakatzen

Ataria 2017ko uztailaren 10a

Hamaiketakoan, Ataria irratian, Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako albisteak jaso ditugu. Aurreko astelehenean Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo udalerriek bultzatu eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatzen dituen auzolandegiak jarri ziren martxan. Gerra Zibilean, tropa kolpistei aurre egiteko hiru herrietako mendietan eraiki zen erresistentzia frontea ikertzen jardungo dute. Auzolandegietako koordinatzaile Manex Arrastoa zizurkildarrarekin izan gara eta bide batez, auzolandegien barruan hitzaldia eskainiko duen Esti Amenabarro historiagilearekin. Horrekin batera, festa parekideagoak lortu eta eraso sexistak ekiditeko protokoloa osatzeko Anoetan eta Zizurkilen burutzen ari diren parte hartze prozesuak eta raketisten inguruan Asteasun osatu duten erakusketa ere aipatu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!