Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldi politikoa Eneko Maioz (EH Bildu), Begoña Tolosa (EAJ) eta Cristian Fernandezekin (PSOE), Unai Mendizabal kale kantoitik, azokaren tartea Ainhoa Zabala dinamizatzailearekin, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza saileko teknikaria eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?