Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Tolosako Udalak, Tolomendik eta Fraisorok bultzatutako baratza haztegiak hiru urte beteko ditu, eta proiektuaren arduradun eta erabiltzaileekin hitz egin dugu, Joxemi Saizar izan dugu kale kantoitik, agenda, Olatz Ilarregi turismo teknikariak Tolosaldeko udako eskaintzaren berri eman digu, Agustin Laskurainen errezeta eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?