Eguerditik aurrera nahastu egingo da, zerua estali eta zaparradak botako ditu. Tenperaturak behera egingo du 18 graduren bueltan ibiliko direlarik maximak. Asteburuari dagokionez, larunbatean euri asko egitea espero da. Igandean euri gutxiago, baina, eguraldi bustia izango dugu, zeru estaliarekin. Datorren astearen hasieran atertu eta ostarteak nagusituko dira, eta tenperaturak gora egingo du. Asteartean bero egingo du, eta ondorengo egunetan, asteburura bitarte nahastu egingo da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?