'100 lengoaia, 11 esperientzia' proiektuaren ondorioak azaldu dituzte

Ataria 2017ko ekainaren 27a

Zizurkilgo San Millan eskolan eta Abaltzisketako Txalburu eskolan azken hiru urteetan martxan izan duten proiektuaren berri eman dute Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hiru ikasturte hauetan zehar bi eskola horien transformazioaren ondorio nagusiak azaldu dituzte, eta honek etorkizunean eskola txikietan eta eskola publikoan oro har izan ditzakeen ondorioez publikoki hausnartu dute.

Hainbat gai jorratu dituzte ondorioetan: eskolako bizitzan eman diren aldaketak, adin aniztasunean egindako aldaketek sortutakoa, haurren lengoaien errespetua eta honen onura, guztion eskola lortzeko eta benetako inklusiorako hausnarketak, irakasleen rolari buruzko hausnarketak, tailerren antolaketa eta honen garrantzia...

Irakurri proiektuari buruzko erreportajea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!