Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako uztarekin osatu dugu gaurko Hamaiketakoa. Besteak beste, aurreko asteazkenean Anoetan 'Neskatoak' dokumentala eskaini zuen Jon Abrilekin izan gara eta Amina Chaairi Marokon jaiotako artistarekin hitz egin dugu. Asteasuko San Pedroei begira jarri eta Aiztondoko X. Gutun lehiaketan, helduen kategorian bigarren saria eskuratu zuen 'Soinekoa' ipuina entzun dugu, Ainhoa Elizondo egilearen ahotsean. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin eta Mintzola ahozko lantegiarekin batera landu duen gaia ere hizpide izan dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?