Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoan Orendainen eta Abaltzisketan izango gara. Batetik, Maider Murua artzainari Orendaini buruz egindako elkarrizketa entzungo dugu. Bestetik, Abaltzisketako San Juan jaien inguruan ariko gara. San Juan bezperan egingo duten ekitaldi bereziari buruz Joxe Ramon Mujika eta Argitxu Zabalarekin ariko gara, eta festen egitaraua errepasatuko dugu Aitor Otamendi eta Maialen Senperenarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?