Orexan hasiko dugu gaurko Ibarraldeko Hamaiketakoa. Orexa Bizirik proiektua dute eskuartean eta horren barruan taberna berritzen ari dira. Ostatuak berebiziko garrantzia izango du proiektuan, izan ere, taberna soila izateaz gain, harrera leku eta herritarren zein kanpotarren topaleku izango da. Proiektuaz aritu gara Eneko Maioz alkatearekin. Era berean, bihar Izaskunen egingo duten Ingurumen Egunaz aritu gara Tolosako Ingurumen Zentroko Oihana Urkolagarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?