Loatzo musika eskolak ikasturte amaierako emanaldia Anoetako festen barruan emango du ostiralean eta Manolo Urbieta zenari eskainiko dio. Aste honetako Hamaiketakoan horri jarri diogu arreta eta Anoetako festen barruan herriko eragileek prestatu duten egitarau berezia aipatu dugu Maddi Sarasola eta Naroa Urkolarekin. Horrekin batera, Villabonan Soziolinguistika Klusterrak egindako hizkuntza-erabileraren kale neurketaren emaitzak jasoko ditugu Asier Basurtoren eskutik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?