Harituz Bertsozale Bilgunearen eguna antolatu dute larunbat honetarako Tolosan. Gurean izan ditugu Jon Ander LIzarralde eta Beñat Iguaran Harituz-eko kideak eta larunbatean izango denaren berri eman digute. Goizean mahai ingurua izango da kultur etxean, ondoren, bertso poteo berezia eta bazkaria gero. Bazkalostean eta arratsaldean ere jarraituko dute bertsotan. Aurretik, gainera, gaztetxoak Alegian ariko direla bertsotan ostiralean ere kontatu digute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?