Ostiralean banatu ziren Aiztondo X. Gutun lehiaketako sariak. Haritz Mujika asteasuarraren gutuna izan zen irabazlea helduen kategorian. Klaus ipuina entzun dugu, besteak beste, gaurko Hamaiketakoan. Horrekin batera, Asteasuko kulturarteko festaz, Iruran ospatutako Eskola Agenda 21eko udal foroaz eta GazteArt ekimenaz hitz egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?