Lurdes Ulaziak emango dio hasiera gaurko Ibarraldeko Hamaiketakoari. 34 urte eta gero Ibarrako Lurdes liburu denda utzi eta erretiroa hartuko baitu. Hauspoa elkarteari begira jarri gara ere, izan ere, momentu erabakigarrian daude. Jende berria behar dute lanerako. 20 urte dira ia sortu zutela, eta elkartearen ibilbideari errepasoa egin diogu elkarteko Jokin Sarasolarekin batera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?