Pasahitza (zaharra)

"Bizitza duin baten eskubidea aldarrikatzen dugu"

Ataria 2017ko maiatzaren 31

Murrizketa asko egon dira, baina, borrokatuta, gutxiengoak lor daitezkeela uste dute Tolosaldean sortu berri den Duintasuna elkarteko kideek. Maria Luisa Lizartza, Jabi Arroyo eta Iñaki Elduaien izan dira Ataria irratian, eta erretirodun eta pentsiodunen bizi kalitatea duina izateko hutsune asko bete behar direla azaldu dute.

"Herritarrek konturatu behar dute egiten ditugun eskaerak lortu daitezkeela, borroka pixka bat eginez gero", esan dute. Hala, bizitza duin baten eskubidea aldarrikatzen dute, gutxieneko pentsioa 1.080 euro izan dadila, %8ko igoera aplikatu dadila, fiskalitatea progresiboa izatea edota pentsioen eskumena jaurlaritzak izatea. Gaur, 18:00etan Bizkaiko Duintasuna elkarteko kide bat izango da Tolosako kultur etxean pentsioen inguruan hitz egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!