Hamaiketakoa

Aiztondotik Segundo Montes komunitatera salto egin dugu

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

Aurreko larunbatean ospatu zen Aiztondo bailara eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko Senidetze eguna. Gai horri begira jarri gara eta Juanma Balerdi Euskal Fondoko zuzendariak senidetze honen inguruan esandakoak berreskuratu ditugu. Bide batez, Valles Oriental eskualdetik Tolosaldean bisitan izan ziren hondakinen kontsortzioko kideekin ere hitz egin dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!