Aro baten hasiera, duela 26 urte

Ataria 2017ko maiatzaren 26a

Duela 26 urte argitaratu zen Galtzaundi aldizkariaren 0 zenbakia, 1991ko maiatzaren 26an, hain zuzen ere. 22 urtez Tolosaldeko albisteak euskaraz jorratzen aritu zen eskualdeko hamabostekaria, 2013ko irailaren 27an 389. zenbakiarekin agurra etorri zen arte.

Geroztik, Tolosaldeko Ataria bera etorri zen; Tolosaldeko Hitza, Txolarre eta Galtzaundiren bat egitetik. 

Tolosaldean 4.000 zenbaki baino gehiago euskaraz argitaratu dira, Egunero kalera atera zenetik. Zenbaki horietako parte ere izan da Galtzaundi aldizkaria. Argitalpen horiek jasota daude irakurle guztien eskura Tolosaldeko Atariako hemerotekan.  

Ibilbide luze eta oparoa, Tolosaldeko informazioa euskaraz lantzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!