Aiztondoko derbia izango da beraz Gipuzkoako Herriarteko finala. Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxeak osatu dute Amasa-Villabonako taldea. Amaia Agirre billabonatarrak taldekako bigarren finala izango du, 1999an bere irakasle izandakoekin kantatzeko aukera izan baitzuen. Asteon aipatu duenez, «aurten Azpeitian egoteko ohorea izango bagenu niretzat izugarria izango litzateke, nire ikasle izandakoekin konpartituko bainuke oholtza. Dudarik gabe, egun ahaztezina izango litzateke». Hala bedi.
Finalean egon nahi duenak hitzordua maiatzaren 27an du Azpeitiko Izarraitz frontoian, 17:30ean. Finalaren ostean afaria izango da Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko finalerako eta ondorengo afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.