Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa

Eskualdeko derbia Herriarteko finalean

Ataria 2017ko maiatzaren 13a

Am...ona taldeak 24 eta 21eko emaitzarekin hartu dio aurre, Bergarako finalaurrekoan, Gabiriko Osinalde taldeari eta honenbestez, Azpeitiko finalean ariko da, maiatzaren 27an, Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko Benta taldearen aurka.

Aiztondoko derbia izango da beraz Gipuzkoako Herriarteko finala. Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxeak osatu dute Amasa-Villabonako taldea. Amaia Agirre billabonatarrak taldekako bigarren finala izango du, 1999an bere irakasle izandakoekin kantatzeko aukera izan baitzuen. Asteon aipatu duenez, «aurten Azpeitian egoteko ohorea izango bagenu niretzat izugarria izango litzateke, nire ikasle izandakoekin konpartituko bainuke oholtza. Dudarik gabe, egun ahaztezina izango litzateke». Hala bedi.

Finalean egon nahi duenak hitzordua maiatzaren 27an du Azpeitiko Izarraitz frontoian, 17:30ean. Finalaren ostean afaria izango da Sanagustin kulturgunean.  Azpeitiko finalerako eta ondorengo afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!