Gaurko solasaldi politikoaren tartean Eneko Maioz (EH Bildu), Iñigo Cabieces (Podemos) eta Cristian Fernandezek (Psoe) hartu dute parte. Bekadun edota praktiketako langileen baldintzez, Gure esku dago ekimenaz eta erabakitzeko eskubideaz, Frantziako hauteskundeen harira ezkerraren beherakadaz aritu gara eta errauste plantaren obren hasieraz eztabaidatu dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?