Euskararen bilakaera Tolosa eta Ibarrako gazteengan aztertu zuten pasa den astean ikastetxeetako gazteekin. Kike Amonarriz aritu zen dinamizatze lanetan, eta bera izan dugu Ataria irratian solasaldiak eman zuena azalduz. Gazteek aipatu zituztenen artean euskarak jasan duenaren inguruko informazio falta eta etorkizunari begira berriz, ezagutzan eta erabileran gora egingo duenaren ustea dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?