Lorena Lamasek irabazi du elite mailako lasterketa, Aiztondon

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko maiatzaren 6a

XIII. Emakumeen Aiztondoko Sari Nagusia jokatu dute, gaur; elite mailan, Espainiako Koparako lasterketa puntuagarria izan da.

200 txirrindularitik gora, eta 25 talde inguru bertaratu dira, gaur, Aiztondo bailarara. Arrazoia, bat eta bakarra izan da: XIII. Emakumeen Aiztondo Sari Nagusian parte hartzea. Gipuzkoako txapelketarako, Euskaldun txapelketarako nahiz Espainiako koparako lasterketa puntuagarriak izan dira eta, horrenbestez, kategoria guztientzako hitzordu garrantzitsua izan da larunbat arratsaldekoa. Lanak amaituta, kategoria gorenean, Bizkaia-Durango taldeko Lorena Lamas suertatu da txapeldun.

Kadete, junior eta elitek mailak aritu dira, eta parte hartzaileen artean txirrindulari profesionalak ere baziren. Besteak beste, Leire Olaberria, Anna Sanchis eta Ane Santesteban.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!