Zuberoako maskarada Aiztondon

Pettarra eta Aiztondo eskualdeen arteko zubia, zutik

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko maiatzaren 6a

Bihar maskarada eguna izango da Aiztondon, eta Asteasuko plazan harrera instituzionala egin diete Pettarra eskualdeko zuberotarrei; elkarrekin afalduko dute guztiek.

Duela urtebete inguruko lana gaur bertan hasi da, fruituak ematen: zuberotarrak iritsi dira eskualdera, eta harrera instituzionala izan dute lehen hitzordua. Asteasuko plazan, txalapartak, adarrak eta ohorezko agurrak hartu ditu lehenik, eta ordezkariek hartu dute, gero, hitza.

Iñaki Aristeta Aiztondoko Maskaradak egitasmoko ordezkariak esker hitzak izan ditu lagun zuberotarrentzat, eta kultur hitzordu soiletik haragoko esanahia atxiki nahi izan dio, gainera, maskaradari: euskal herritarren arteko zubiak indartzeko aletzat jo du. Aristetarekin bat etorri dira Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Udalbiltzako ordezkaria ere, eta oroigarri trukearekin biribildu dute harrera.

Aiztondoko bailarari buruzko liburu bat banatu diete Pettarrako zuberotarrei, eta haiek zuberotar banderak ekarri dituzte opari, Zuberoaren eta maskaradaren sinbolotzat.

Bihar, goizean goiz ekingo diete barrikadei, Asteasun hasi (10:00), eta Alkizan, Adunan eta Zizurkilen jarraituz. Bazkari legea Larraulgo pilotalekuan izango da, eta arratsaldeak hartuko ditu maskarada jokoak, 16:30etik aurrera.

Erlazionatuak

Zuberoako inauteria Aiztondon

Jon Miranda Labaien 2017 api 30

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!