Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa

Karidadeko Benta Herriarteko finalean izango da

Ataria 2017ko maiatzaren 6a

Alegiako frontoian jokatu da gaur arratsaldean Herriarteko bertsolari txapelketaren lehen finalaurrekoa eta Asteasu-Zizurkilgo taldea gailendu zaio 27 eta 18ko emaitzarekin Azpeitiko Erniarraitzi.

Joseba Otaegi, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal eroso aritu dira oholtza gainean eta umorea baliatu dute publikoarengana iristeko.

Horren lekuko hasierako agur puntuagarria:

Arratsaldeko bertsoaldirik txalotuena Joseba Otaegi zizurkildarrarena izan da. Oinak emanda bi bertso osatu behar izan ditu bat Habaneran eta bestea bederatzikoan. Hona hemen bi bertsoak entzungai:

Saioaren amaieran gustura agertu dira Karidadeko Benta taldean aritzen diren hiru bertsolariak:

Finala Azpeitian

Maiatzaren 27an jokatuko da Herriarteko bertsolari txapelketaren finala eta datorren larunbatean, maiatzak 13an jokatuko da bigarren finalaurrekoa Bergaran. Han ere eskualdeko talde batek, Am..onak jardungo du Osinalde, Gabiriko taldearen aurka. Tolosaldeko derbia izan daiteke, beraz, Herriarteko finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!