Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Hatortxurock jaialdia aurkezteko biraren barruan Benito Lertxundiren kontzertua izango da Leidor aretoan, eta antolaketa taldeko Aitor Agirrezabal izan dugu gurean, Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako maiatza borrokan jardunaldien inguruan ere hitz egin dugu, eta estreinatu berri duten bolei indoor pistaz Luis Gurrutxaga Tolobolei zuzendaritzako kidearekin hitz egin dugu, Joxemi Saizar izan dugu kale kantoitik, agenda, Elena Egiguren abokatu eta bitartekaria izan dugu, Olatz Ilarregi turismo arduradunak Aste Santuko datuak eman dizkigu, eta Agustin Laskurainekin gaurko errezeta prestatu dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?