Gaurko saioan Lizartzak protagonismo berezia izango du. Herrira gerturatu nahi izan dugu eta horretarako alkate ordea, Aitziber Abasolo elkarrizketatu dugu, batetik, eta Otsolar dantza taldeko Malentxo Arrospide Arrate bestetik. Era berean, Ibarratik Belauntzara doan errepidea ere izan dugu hizpide, izan ere, berritu egingo dute datozen hilabeteetan. Bukatzeko, Ibarrako Ixiar Arratibel alkate ordea elkarrizketatu dugu Ibarrako Udalak finantzatuta Saharako Tichla herrian dagoen erabilera anitzeko eraikina bisitatzen izan berri baita.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?