Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Nekane Txapartegi asteasuarraren egoera aztertu dugu Joseba anaiarekin, Suitzak Espainiaratzea onartu ostean, maiatzaren 1eko Larraizko larren irekieraz hitz egin dugu, agenda, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikariarekin gazteentzako programaz eta une honetako lan eskaintzez aritu gara, biharko azokari begira eta azokaren sentsibilizazioa bultzatzeko ikastetxeetan burutzen ari diren ekimenez aritu gara Ainhoa Zabala dinamizatzailearekin eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?