Gaurkoan, batetik Bidania-Goiatzera joango gara eta bertatik bi elkarrizketa jasoko ditugu, horietako bat udal aurrekontuei buruz Joxe Erramun Goikoetxea alkatearekin, eta bestea adinekoen dinamizazio taldeari buruz, Maria Herencia psikologoarekin. Bestalde, Kuragge topaguneari buruz ariko gara, bertako bultzatzaileetako bat Txarli Gesteira alegiarra baita.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?