Leire Olaberria: "Oraindik hobetzeko asko daukat"

Ataria 2017ko apirilaren 7a

Sasoiko itzuli da Leire Olaberria txirrindularitzara. Ama izan ondoren berriro bizikleta gainera igo da ikaztegietarra, lehiara.

Gipuzkoa Ogi Berri taldearen elastikoarekin ariko da lasterketetan, eta bere lehen proba iragan larunbatekoa izan zen. Donostian, Espainiako Kopako lasterketa jokatu zen Donostiako belodromoan. Olaberriak scratch proba irabaztea lortu zuen, bere maila erakutsiz: «Oraindik forma hobetu beharra daukat; asko dago egiteko. Geldi egon naizen denbora honetan txirrindularitza asko ikusi dut, eta agian, horregatik, ez zait hain arraroa egin berriro lehiara itzultzea. Egia esan, oso gustura sentitu naiz».  

Larunbatekoa Espainiako Kopako hirugarren jardunaldia izan zen. Eliteei dagokienez, scratch proban Leire Olaberriaren atzetik Gipuzkoa Ogi Berriko Eukene Larrarte sailkatu zen. Kanporaketa eta puntuaketa proban, postuak aldatu zituzten bi taldekideek, Larrartek lehen postua lortu zuen eta Olaberriak bigarrena.


Kadete mailan, hirugarren postua eskuratu zuen Garazi Estevezek scratch proban. Puntuaketan, berriz, garaipena eskuratu zuen.


Abiadura probei dagokienez, Tania Calvok hartu zuen parte probetan, 200m, keirin eta bakarkako abiaduran, eta guztietan eskuratu zuen garaipena.

Erlazionatuak

Semearentzat aurreneko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Arratibel Gascon 2017 api 05 Ikaztegieta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!