Aste honetako Hamaiketakoan Aiztondo bailaran eta Anoetaldean jasotako albisteak izan ditugu protagonista. Alde batetik Zizurkilgo aurrekontuaren berri eman digu bertako alkate Joxemari Luengok. Bide batez, Nekane Txartegiren egoerari begiratu diogu eta luze eta zabal aritu gara hizketan Oihana Iguaran eta Iñaki Lizasorekin. Bost bost lagunekin batera, Argentinara bidaiatuko dute asteburu honetan. Euskal etxeetan zehar, Bertso Pilota ikuskizuna eskainiko dute bi astetan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?