Gaurkoan Amezketa eta Abaltzisketara joango gara lehenbizi, bertatik Korrika pasako baita aurten, azkenekoz orain 28 urte pasa ondoren. Gero Ikaztegietan egongo gara, herri baratze parkeari buruz hitz egiteko. Alegian ere izango gara, San Juan Kalearen inguruan solasean aritzeko. Azkenik, Amezketara itzuliko gara, Garbiñe Sagastibeltzari egindako elkarrizketa entzuteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?