Gaurkoan Alegian izango gara lehenbizi, Martxoa Morearen barruan burutzen ari diren bi tailerren inguruan hitz egiteko Unai Iraola eta Andu Martinez de Rituertorekin. Ikaztegietan ere egongo gara, Berdinbidean egitasmoari buruz hitz egiteko Miren Mendizabal zinegotziarekin eta Imanol Mendizabal eta Alba Garmendia gazteekin. Azkenik, Alegiara itzuliko gara, Xabi Solano Maizarekin hitz egiteko, ostiralean kontzertua emango baitu Elizpe zinema aretoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?