Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2017-03-20

Ataria 2017ko martxoaren 20a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Tolosaldeko Giltzarriak deitutako galdeketak bete du gure lehen ordua, Beñat Sarasola giltzarriko kidearen balantzearekin, Garbiñe Biurrun eta Martxelo Otamendiren analisiarekin, Beñat Azaldegi boluntario lanetan aritu zen kidearen eta botoa ematera gerturatu ziren herritarren hitzekin. Asteburuan izandako beste ekitaldiei begira ere jarri gara, anjel Cuerdorekin zetaren bidea egin dugu, Iñaki Zubeldia izan dugu kale kantoitik, eta lehiaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!