Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragrpena, agenda, Kristina Morales Tolosaldea Garatzeneko migrazio saileko teknikariaren Arrazakeriaren Aurkako egunaz aritu gara, azokaren tartean Joseba Baez gaztagileak bere egitekoa kontatu digu, Olatz Godos izan dugu kale kantoitik, eta lehiaketaren tartean Amezketako Zumadi eskolako gaztetxpak izan ditugu. Gure bigarren orduan, berriz, Usabal kiroldegiak asteburuan hartuko duen Gipuzkoa Encounter azken teknologien eta informatika zaleen topalekura joan gara bertako berri izateko, eta antolatzaileekin eta hainbat partaiderekin hitz egiteko aukera izan dugu topagunetik bertatik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?