Pasahitza (zaharra)

Errefuxiatuen drama

Ataria 2017ko martxoaren 16a

Asiloen inguruko 2016ko datuak argitaratu ditu CEAR errefuxiatuen alde lan egiten duen elkarteak, eta Elena Egiguren abokatu eta bitartekariarekin aztertu ditugu. Handitu egin da eskatzaile eta onartutakoen kopurua.

6.855 asilo eskaera onartu ziren Espainian pasa den urtean. Europar Batasuneko eskaeren %1,3 baino ez da Espainiak onartu dituen asilo eskaerak. 6.215 Siriatik ihesi joandakoei eman zaie, eta kezka sortu du horrek, izan ere, lurralde askotako jatorridunak daude eskatzaileen artean, eta badira eskatzaile gehiago dauden lurraldeak ere, Venezuela kasu. Venezuelatik 3.960 eskaera izan ziren, Siriatik 2.975 eta Ukraniatik 2.570. Sentsazioa da beste herrialde batzuetan gertatzen diren gatazkak ez direla kontuan hartzen behar bezala, eta egoera guztiak kontuan hartzeko eskaera egin dute.

Boli Kostatik maleta baten barruan Espainiara sartu nahi izan zuten Adou-ren kasua ere gogoratu dugu. Bere aita Ali, Bilbon dago une honetan epaiketaren zain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!