Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Tolosaldeko Giltzarriko kide Jone Amonarriz eta Beñar Sarasolarekin izan gara martxoaren 19ko galdeketaren atarian, Haritz Mujika izan dugu kale kantoitik, agenda, Yurre Ugarte Galtzaundiren irakurle taldeko dinamizatzaileak gaur aztergai izango duten liburuaz hitz egin digu, Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikariak energiari buruzko kanpainaz hitz egin digu, Agustin Laskurainen errezeta eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?