Pasahitza (zaharra)

"Gogoratu ditzagun aiton-amonen pasadizoak"

Ataria 2017ko martxoaren 9a

Ahozkotasunaren jaialdiak 10. urtea du aurten, eta Tolosan, Ordizian, Albizturren eta Irunen emanaldiak izango dira martxoaren 25era bitarte. Urteurren borobila du ekimenak eta egitarauan islatuta utzi dute, hainbat berrikuntza baititu, Euskal narratzaileen topaketa edota urrezko kalabazaren saria, kasu.

"Jaialdi aberatsa izaten saiatu gara, eta 8 artista atzerritik etorriko dira, eta bertakoak beste 18 izango dira, beraz, ohi bezela aniztasuna izango da nagusi", azaldu du Gorostiagak.

Kontatzen ez diren istorioak berreskuratzeko ahozkotasuna oso garrantzitsua dela dio May Gorostiagak, eta alde horretatik, aiton-amonekin egon eta entzutea beharrezko ikusten du: "Egon gaitezen beraiekin, entzun dezagun kontatzeko dutena, eta gogoratu ditzagun euren pasadizoak, eta umeei ere istorioak kontatzen utzi behar diegu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!