Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Intujai antzerki taldeko May Gorostiagarekin aurtengo Ahoz Aho jaialdiaz aritu gara, Edurne Ayuso Korrikako Tolosaldeko arduradunarekin Korrikaz eta larunbateko Korrikaren festaz hitz egin dugu, agendari begirada, Agurtzane Larrañaga izan dugu makrobiotikaren tartean eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?