Tolosatik Belgradera

Abiatu gara boluntarioak Belgradera

Tolosatik Belgradera 2017ko martxoaren 8a

Oraingoan hegazkinez. Munichen eskala egin ostean, arratsaldeko 18:00etan iritsi gara aste honetan gure etxea izango den pisura. Trasteak utzi eta segituan atera gara barrakoietako egoera ikustera eta gure eskuak eta bihotza eskaintzera.

Bertako boluntario talde handi batekin elkartu gara eta bihartik aurrera bertan egongo garela buru-belarri esan diegu. Lan asko dago eta eskertzen da.

Sukaldea ikusi dugu, afaltzeko orduan, 350 gazte zain, irrifartsu. Tolosarron diru laguntzei esker sortutako sukaldea da. Benetan, boluntario bezela, esan dezakedan bakarra zera da: "Bai, zuen laguntza guztia iritsi da. Eta oso beharrezkoa zen!"

Sei egun dauzkagu aurretik. Egunero izango duzue gure eta zuen lanaren berri. Beraz, bihar arte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!