Pasahitza (zaharra)

Abiatu da boluntario taldea Belgraderantz

Ataria 2017ko martxoaren 7a

28 pertsonak eman zuten izena Zumardia eta Bidaiarien Txokotik Serbian errefuxiatuei laguntzeko eginiko boluntarioen eskaerari. Bada, hiru emakume eta bi gizonezkoz osaturiko taldea osatu dute eta lehendabiziko bidaian parte hartu zuen Mauro Marotias tolosarrak lagunduta, gaur jarri dira Belgradorako bidean.

Hamar eguneko egonaldian, Tolosan bildutako arroparen banaketarekin amaitu asmo dute, eta horrekin batera, sukaldean lagunduko dute, bai otorduak prestatzen, bai eta horien banaketan ere, eta errefuxiatuen aisialdira bideratutako hainbat ekimenetan parte hartuko dute. Mauro Marotiasek azaldu duenez, ilusioz beteta doaz boluntarioak elkartasun bidaia honetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!