Gaurkoan Amezketan hasiko gara, Larrondoko herri larreei buruz hitz egiteko. Ondoren, Alegiara joango gara, asteburuan udaletxean izango den itxialdi baten berri emateko. Alegian jarraituko dugu, Martxoaren 8aren inguruan antolatu den Martxoa Moreari buruz hitz egiteko. Bide batez, Alegialdeko beste zenbait herritan antolatu diren ekitaldien berri ere emango dugu. Zenbait ikastaroren berri ere emateko aprobetxatuko dugu, eta Alegian Sostoa abesbatzak emango duen emanaldia izango dugu ere hizpide.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?