Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2017-03-07

Ataria 2017ko martxoaren 7a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Abi Labaien asteasuarrarekin izan gara, Chrisalys EH elkarteko kidea da haur transexualen gurasoen elkartea, Hazteoir elkarte ultrakatolikoak abian jarritako kanpainaren inguruan aritu gara; Maitane Balerdi Manu Azkarateren bikotearekin ere izan gara Alegian ostiraletik igandera preso, iheslari, senide eta lagunei elkartasuna azaltzeko antolatu duten itxialdiaren inguruan eta Manu Azkarateren egoeraz ere hitz egin dugu; Mauro Marotiasekin ere aritu gara, Serbiarako bidean baitira berarekin batera bost boluntario errefuxiatuenaganako elkartasun ekimenari jarraipena ematera; Oskar Tenaren artearen txokoa eta lehiaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!