Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, inauteriei begira jarri gara, aisialdi taldeen egitekoaz, inauteriak atzerrian pasako dituzten eskualdeko herritarrekin solasean, nahiz inauterizaleekin hizketan; Unai Mendizabal izan dugu kale kantoitik, Oskar Tena artearen txokoan, eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?