Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Josu Iztueta eta Mauro Marotias Belgradetik etorri berritan Ataria irratira gerturatu dira errefuxiatuentzat neguko arropa eramateko ekimena nola joan den azaltzera, Antxon Bandres tolosarraren eta Carlos Imirizaldu Karoloren izena daraman memorialaz hitz egin dugu, Agurtzane Larrañaga makrobiotikaren tartean, Jon Ander Galarraga ekokulturaren txokoan, Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikaria Tolosaldea Saretzen ekimenaz aritu zaigu, eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?