Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2017-01-24

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Josu Iztuetarekin izan gara, izan ere, hainbat herritar eta bera tartean Belgradora joango dira, neguko arropa errefuxiatuentzat eramatera, eta horretarako aldez aurretik herritarrei eskatu diete laguntza; gainera, Juan Mari Beldarrain Eguzki taldeko kidearekin izan gara, elkarteak Tolosako Renferen apeaderoan hobekuntzak eskatzen baitu segurtasuna eta irisgarritasuna ziurtatzeko, Haritz Mujika izan dugu kale kantoitik, Tolosaldea Lanbide Heziketako informatikako ikasleak teknologiaren tartean, Oskar Tena artearen txokoan eta lehiaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!