Lauburu eta Laskorain, tituluaren bila

Ataria 2017ko urtarrilaren 18a

Eskualdeko bi taldeen arteko lehia gori-gori dago Areto Futboleko Ohorezko Jubenilen Mailan; lehen bi postuetan daude Lauburu Ibarra Mahala eta Laskorain, 33 punturekin.

Bi taldeak sekulako liga egiten ari dira, eta partida gehienak irabazi dituzte: 11 partida irabazi, eta bi galdu.

Era berean, orain arte bi derbi jokatu dituzte eskualdeko taldeek eta talde baten zein bestearen aldeko emaitzak izan dira; lehenengoa, Ibarrako taldeak irabazi zuen, 6 eta 2ko emaitzarekin. Bigarren partidan, berriz, Laskorain taldea izan zen garailea, 6-4ko markagailuarekin. 

12 jardunaldi falta dira liga bukatzeko, eta titulua eskuratzeko lehian daude Lauburu Mahala Ibarra eta Laskorain. Ikusi beharko da bi taldeen jokoek zein bilakaera izaten duen eta bigarren itzulian zein aurreratzen den.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!