Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Aralarren pista berriak egiteko erabakiak polemika sortzen jarraitzen du, kasu honetan, Aranzadi zientzia elkarteak esandakoek ekarri dute erreakzio soka. Aranzadiko idazkari nagusi Juantxo Agirre Mauleonekin izan gara, eta erreakzioak ere jaso ditugu. Joxemi Saizar izan dugu kale kantoitik, Idoia Apaolaza psikopedagogoa, Yurre Ugarte Galtzaundiren irakurle taldeko dinamizatzailea, Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikaria, Agustin Laskurainekin errezeta prestatu dugu, eta lehiekat.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?