Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2017-01-09

Ataria 2017ko urtarrilaren 9a

Gaurko saioan, batetik Ikaztegietan izango gara, bertan martxan jartzen ari diren herri baratzeei buruz hitz egiteko Bakarne Otegi alkatearekin. Bestetik Amezketara joango gara, bertan aurkeztu baitzen aurreko astean Joxe Mari Oterminek idatzitako Amezketa, herri kirolzale baten memoriak liburua. Azkenik, Alegiara egingo dugu bisita, asteburu honetan bukatuko baitira Alegiako Gaztetxeko urteurreneko ekitaldiak, eta Alex Goikoetxearekin hitz egingo dugu horri buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!