GAELen Gabon Txapelketa, Betelun

Ataria 2017ko urtarrilaren 4a

Iaz, Lizartzan jokatu zen txapelketa. ATARIA

Eskualdeko herri txikietako futbol jokalari gaztetxoen lehia larunbatean izango da.

Areto futboleko Gipuzkoako GAEL elkarteak Gabonetako Bigarren Torneoa antolatu du eta urtarrilaren 7an jokatuko da Beteluko pilotalekuan, 10:00etan hasita. GAEL eskualdeko herri txikietako jokalariek osatzen dute, besteak beste. Iaz bi mailatan antolatu zen txapelketa, biak ere infantil mailakoak, baina aurten bost maila ezberdinetan antolatu dute. Horrela, kadete mailako bi torneo izango dira, beste bi infantiletakoak, eta bat alebinetakoa.

Iaz Euskal Herritik kanpoko taldea Lardedo izan zen, eta aurten berriz, Rioja Team eta Andorrako selekzioa iango dira. Horiei, Xota bezalako talde handi bat ere gehitu behar zaie. Horiez gain, eta GAELekin batera, Anoeta, Alipendi eta Aurrera Leitza izango dira, denak ere aila handikoak.

GAELek eta AMF erakundeak kudeatzen duen lehiaketetan parte hartzen duten arren, torneo hau FIFA erakundearen arautegiarekin jokatuko da, gainerako taldeak erakunde horrek kudeatzen dituen lehiaketetan hartzen baitute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!