Haurren hezkuntzan eraginez

Ataria 2017ko urtarrilaren 2a

Aisiola elkarteak antolatutako begirale ikastaroa egiten ari dira Zizurkil goian. Abenduaren 30ean, ume jolasak antolatu zituzten herriko haurrentzat.

Zizurkileko herritarren "beharrei erantzutea" eta Zizurkilgo gazteak elkartzea da proiektuaren helburua. Zizurkilgo, Villabonako eta Andoaingo 20 bat gazte ari dira parte hartzen begirale ikastaroan.

Larunbatero elkartzen dira eta herriko haurrei zuzendutako ekintzak ere egiten dituzte. Igaro den ostiralean, abenduaren 30ean, herriko haurrentzat haur jolasak antolatu zituzten. 30 haur inguru elkartu ziren bertan, eta hamar hezitzaile aritu ziren beraiekin jolasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!