Ehunka herritar batu dira Aiztondoko udalek deitutako manifestaziora

Ataria 2016ko abenduaren 31

Giza eskubideak. Bakea. Irtenbidea lelopean eta Aiztondoko udalek deituta, manifestazio isila burutu dute  Villabonako plazatik Zizurkilera. 

Aduna, Alkiza, Asteasu, Larraul, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo udalek deitu dute manifestazioa. Urtero antolatzen den ekimena izaki, jarraipena eman eta aldarrikapenari eustea garrantzitsu ikusten zuten udalek, horregatik ahalegina egin dute testu bateratua adosteko. Hala azaldu du Joxe Mari Luengo Zizurkilgo alkateak. "Guztiok nahi dugu preso guztiak etxeratzea, eta familiaren inguruan egotea".

Bide horretatik, mugimenduak nabari direla azaldu du, eta egin berri den manifestazioa azkena egitea "seinale ona" litzakeela onartu du. "Bai Aiztondo bailaran, bai eta Euskal Herri osoan ere, hori da helburua, beraz, aldarrikapen hau egin behar ez izatea oso albiste ona litzateke".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!