Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-12-12

Ataria 2016ko abenduaren 12a

Gaurko saioan, batetik Orendainen izango gara, Gorka Egia alkatearekin herrian egindako azken auzolanari buruz hitz egiteko. Hortik Bidania-Goiatzera joango gara, besteak beste, bertan egin diren obrei buruz Joxe Erramun Goikoetxea alkatearekin hitz egiteko. Azkenik Altzon egingo dugu geldialdia, Olentzerotan Jakinminez kultur egitarauari buruz hitz egiteko Kultura Batzordeko Antton Iztuetarekin, eta ostiralean Altzon hitzaldia emango duen Mikel Etxarri Jakintza Ikastolako irakaslearekin solasean aritzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!